Txurdinaga

Txurdinaga
 Euskal Herria
Gabriel Aresti etorbidea Txurdinagan.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Geografia
Koordenatuak43°15′25″N 2°54′27″W / 43.2569°N 2.9075°W / 43.2569; -2.9075
Azalera1,10 km²
Demografia
Biztanleria14.851 (2023)
Dentsitatea13.501 bizt/km²

Txurdinaga Bilboko auzoa da. Bilboko hirugarren barrutian kokatuta dago, Otxarkoaga-Txurdinagako barrutian alegia. Auzoak 109,67 hektareako azalera dauka eta 17.976 biztanle (2004ko datuen arabera).

1970eko hamarkada hasiera arte, auzoan baserriak eta ortuak baino ez zeuden. Gerra Zibilaren osteko hazkundeak eta hiriko beste guneetan zegoen toki eskasiak bultzatuta milaka etxebizitza eraiki ziren auzoan.

Hirigintza kaotikotik aldenduz, auzoak kale eta etorbide zabalak ditu, eta parkeak nagusi dira, esaterako Europa Parkea. Horrela, etxebizitza altuak pilatu egin ziren, 12-13 solairudun dorreetan. Ondorengo hamarkadetan etxebizitza gehiago eraiki ziren, Bilboko zabalgune berri horretan. Egun, auzoak ez du ia eraikitzeko tokirik.[1]

2007tik, EuskoTrenen Metroaren Hirugarren lineak auzoa hiriaren erdigunearekin eta aireportuarekin lotzen du.

  1. Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).

Txurdinaga

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne