Meridianoak | |
---|---|
Besteak | |
Kanpo loturak |
UTC edo Denbora Unibertsal Koordinatua[1] mundu guztiko ordu eremuak kalkulatzeko erabiltzen den ordu eremu erreferentziala da. Greenwich meridianoko orduaren (GMT) ondorengoa da, nahiz eta batzuetan oraindik hala deitzen zaion. GMTarekin konparatuz, UTCa ez da eguzki edo izarrengatik definitzen, erloju atomikoekin baizik. Lurraren errotazioa mantsotzen ari delako, denbora atomikoarekiko atzeratzen da.
Ingelesez, UTC akronimoa gogoratzeko, ofiziala ez den Universal Time Coordinated erabiltzen da; modu berean, frantsesez Temps universel coordonné erabiltzen da.
Oraintxe, 15:16 da UTC ordua. Euskal Herriko ordu ofiziala, berriz, UTC + 1 da neguko ordutegian, eta UTC + 2 udako ordutegian.