Ufa Уфа Өфө | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
Ufa neguan. Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako errepublikak | Baxkortostan | ||
Hiri okruga | Ufa Urban Okrug | ||
Alkatea | Ratmir Mavliev (en) | ||
Izen ofiziala | Уфа | ||
Jatorrizko izena | Уфа Өфө | ||
Posta kodea | 450000–450999 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 54°43′34″N 55°56′51″E / 54.7261°N 55.9475°E | ||
Azalera | 753,7 km² | ||
Altuera | 150 | ||
Mugakideak | Ufimsky District (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.128.787 (2020) 8.240 (2018) | ||
Dentsitatea | 1410 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1586 | ||
Telefono aurrizkia | 347 | ||
Ordu eremua | UTC+05:00 | ||
Hiri senidetuak | Ankara, Halle, Txeliabinsk eta Qiqihar | ||
Matrikula | 02 eta 102 | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera eta Baxkirera | ||
http://www.ufacity.info |
Ufa[1] (errusieraz: Уфа; baxkireraz; Өфө) Errusiako hiria da, Baxkortostango Errepublikaren hiriburua. Belaia eta Ufa ibaien elkargunean dago, Ural mendien oinetan[2]. Hiriak 50 kmko luzera du hego-mendebaldetik ipar-ekialdera eta 2010ean 1.062.319 biztanle zituen[3].
Uraletatik mendebalderako industriagune nagusietako bat da. Industria nagusiak petrolio-findegiak, ekipo elektrikoak, meatzaritzarako ekipoak, goma sintetikoa eta elikagigintza dira. Sei unibertsitate ditu.