Unitate astronomiko

Unitate astronomiko
Neurtzen dulongitudea
SI sistemarako konbertsioa149.597.870.700 m
Ikurraа.е., а.б., AU, ua, au, au, ua, а. а. eta CsE
Unitate astronomiko baten neurria erakusten duen irudia. Unitate astronomikoa (ingelesezko au) grisez dugu eta eguzki-sistemako planeta bakoitzaren orbita kolore batez irudikatuta ageri da.

Unitate astronomikoa (UA) luzera unitate bat da, gutxi gorabehera Eguzkiaren eta Lurraren arteko batez besteko distantziaren balio berekoa. Gaur egun UAren balio adostua 149.597.870.691 ± 30 metro da, edo 150 milioi km gutxi gorabehera.

Zenbait adibide:

Siglari dagokionean, Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoak eta ISO 80000 nazioarteko arauak UAren erabilera gomendatzen dute, alabaina, NAEk au sigla baino ez du ontzat hartzen, ingelesa mintzatzen den herrialdeetan ohikoena den sigla. Sarritan ikus daiteke unitate astronomikoaren sigla letra larriz idatzita, UA edo AU, nahiz eta Nazioarteko Unitate Sistemak soilik gizabanako baten izena duten unitateak idatzi letra larriz.

Unitateak izena XVI. eta XVII. mendeetako astronomoei zor die. Garai haietan eguzki-sistemako argizagien arteko distantziak erlatiboki kalkulatzen zituzten, balio absolutuen kalkulua ezinezko egiten zitzaielako. Distantzia erlatibo horietan, patroi edo erreferentzia gisa Eguzkia eta Lurraren arteko distantzia hartu zuten, unitate astronomiko izena jarri zitzaiona. Garaikoek unitate horren balio zehatza noizbait jakitea lortzen bazen, "unibertsoaren tamaina ezagutuko zela" esaten zuten.


Unitate astronomiko

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne