Ural[1] (errusieraz: Урал, kazakheraz: Жайық, 1775 baino lehen Yaik izena zuena) Errusia eta Kazakhstan zeharkatzen dituen ibaia da. Ibaia hegoaldeko Ural mendietan jaio eta Kaspiar Itsasora isurtzen da. Denetara 2.428 km luze da. Europa eta Asiaren arteko muga egiten du.