Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea

Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaUrduliz
Koordenatuak43°22′32″N 2°57′36″W / 43.375528°N 2.959988°W / 43.375528; -2.959988
Map
KudeatzaileaOsakidetza
Kontaktua
HelbideaGoieta Kalea Nº 32 eta Goieta, 32
E-postamailto:[email protected]
Telefonoatel:+34-946-00-70-05 eta tel:+34-946-13-48-00

Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea[1] Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Urduliz udalerrian kokatuta dagoena eta Uribe eta Mungialdea eskualdeei zerbitzu ematen diona. Ospitalea Uribe Erakunde Sanitario Integratuaren parte da, artatzen dituen udalerrien Osasun Zentro eta Kontsultategiekin batera.

2016ko uztailaren 7an ireki zituen ateak eta gaur egun 180 ohe ditu.

Ospitalea eraiki eta martxan jartzeko 59,6 milioi euroko inbertsioa egin zuen Eusko Jaurlaritzak, eta urtero beste 45 milioi euroko kostua du.[2] Bere irekierarekin Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko lan-karga %20ean jaistea espero da, Urdulizko ekipamendua ireki aurretik Gurutzetakoak betetzen baitzituen Uribe Kosta eta Mungialdea eskualdeetako ospitale-beharren %92a.[3]

Izena Agirre lehendakariaren Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua izandako Alfredo Espinosaren ohorez du jarrita.[4]

  1. Osakidetza. (2016-07-15). Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea. (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
  2. «Osakidetza - URDULIZEKO ALFREDO ESPINOSA OSPITALEAREN IREKIERA» (PDF) Osakidetza (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
  3. (Gaztelaniaz) Aurkezpena:Uribe Ospitalea
  4. Lehendakariak plaka bat ezarri du “Alfredo Espinosa ospitalea” izenarekin Urdulizen eraikitzen ari den ospitalean - irekia.euskadi.net

Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne