Urrezko domina zenbait kirol lehiaketetan (ohi atletismoan baina baita beste kirol batzuetan ere, batez ere nazioarteko lehiaketetan) txapeldunari ematen zaion domina da. Domina hau ematen den kirol lehiaketetako bat Olinpiar Jokoak dira.
Bigarren eta hirugarren postuan amaitzen dutenek, berriz, hurrenez hurren zilarrezko domina eta brontzezko domina jasotzen dute.
Aro Modernoko lehen Olinpiar Jokoetan txapeldunak zilarrezko domina eta txapeldunordeak brontzezkoa jasotzen zuten.
Kirolarekin zerikusirik ez duten gaietan ere ematen dira urrezko dominak: