Uzbekistango bandera

Banderaren neurriak: 1:2

Uzbekistango bandera nazionala, 1991ko azaroak 18an hartu zen.

12 izarrek, herrialdeko 12 banaketa administratiboak (viloyat) irudikatzen dituzte. Marra urdina, esaten denez, zerua irudikatzeko da, zuria, justizia irudikatzeko, eta, berdea, abegikortasuna irudikatzeko, bi marra gorri estuek, indarra irudikatzen dutelarik. Ilgora, esaten denez, Sobietar Batasunean denbora luzez desagertua egon ondoren, herrialdearen berrikuntza edo birsortzea irudikatzeko edo herrialdeko biztanleriaren gehiengoaren oinarri islamiko tradizionala da.

Banderaren bigarren azalpen batek, 12 izarrek, 12 hilabeteak edo zodiakoko 12 zeinuak irudikatzen dituztela, marra zuriak, herrialdeko landatze garrantzitsuena den kotoia eta ilgorak Islama irudikatzen duela dio.

Hirugarren azalpen batek, urdinak ura, zuriak bakea eta berdeak natura irudikatzen dutela dio, bizi indarraren lerro gorriek, atal bakoitza beste batekin lotzen dutelarik.


Uzbekistango bandera

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne