Vedak (sanskritoz: वेदा, véda, «ezagutza») Indiako literaturaren lau testu zaharrenen izena da. Testu horiek egun desagertuta dagoen erlijio vedikoaren oinarria ziren; erlijio hura hinduismoaren aurrekoa izan zen. Beraz, testu vedikoak vedismoa edo kultura vedikoaren barnean garatu ziren, kastetan (varna edo kolorea) eta ashrametan (bizitzako etapak) oinarritzen dena.