Vellicako gudua | |||
---|---|---|---|
Kantabriar Gerrak | |||
Cildá mendia eta bera magalean Mave herrixka inguruko ordokia | |||
Data | c. K.a. 25 | ||
Lekua | Vellica | ||
Koordenatuak | 42°44′37″N 4°17′12″W / 42.7436°N 4.2867°W | ||
Emaitza | Erromatarren garaipen erabakigarria | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Vellicako gudua k. a. 25 inguruan gertatutako gudua izan zen, non Zesar Augusto enperadoreak zuzendutako erromatar armadak Vellica izeneko kantabriar kastroa hartu zuen. Kantabriar Gerretako gudu nagusienetariko bat eta erromatarrentzat garaipen erabakigarria izan zen.[1] Kastroa egungo Cildá mendian zegoen, Palentziako Olleros de Pisuerga herrixkan.
Floro eta Orosioren esanetan, gudua Vellicaren azpian zegoen ordokian, k. a. 25 edo 26an izugarrizko gudua izan zen eta enperadoreak berak parte hartu zuen.[2][3] Litekeena da ordokia egungo Mave herrixka ingurukoa izatea.[4] Kantabriar Gerretako beste guduetan ez bezala, kantabriarrek erromatar armada lur zabalean borrokatu zuten, agian kastroan setioa eusteko arma eta hornigairik ez zituztelako.
Garaipena Segisama Iulian zegoen Legio IV Macedonicak erdietsi zuen Bernorio mendiko kastrorako bidean baitzegoen. Baina, gudu handia izanda, litekeena da Legio IX Hispanak ere parte hartzea.[5] Garaipena eta gero, erromatarrek hiria suntsitu eta horren ondorioz, kantabriarrak Vindio mendiraino (Europako Mendiak) atzeratu ziren.[6]