Verdungo Hitzarmena | |
---|---|
Mota | tratatu |
Honen izena darama | Verdun |
Argitaratze-data | 843ko abuztua |
Treaty of Prüm (en) → | |
Argumentu nagusia | Erdialdeko Frantzia Mendebaldeko Frantzia Ekialdeko Frantzia |
Kokaleku | Verdun |
Sinatzailea | |
Kausa | amaiera Carolingian Civil War (en) |
Verdungo Hitzarmena Luis Errukitsuaren hiru semeek sinatutako ituna izan zen, Karolingiar Inperioaren ondorengotza eskuratzeagatik haien artean izan ziren gerren amaiera ekarri zuena. 843ko abuztuaren 10ean izenpetutako hitzarmen honek inperioaren zatiketa ekarri zuen, izenez batasuna gorde arren: Lotario I.ak enperadore titulua eta Erdialdeko Frantzia eskuratu zituen, Karlos Burusoilak Frantziako parte handi bat eta Hispaniako Marka, eta Luis Germaniarrak Erdialdeko Frantziatik ekialdera zeuden Germaniako lurraldeak[1].
Karolingiar Inperioaren gainbeheraren hasieratzat hartua izan arren, frankoen ohiturei eutsi zien. Izan ere, frankoen artean jaraunspena partekatzea ohikoa zen[2].