William Seward Burroughs (1914ko otsailaren 5a, Saint Louis – 1997ko abuztuaren 2a, Kansas) estatubatuar eleberri- eta saiakera-idazlea eta gizarte-kritikaria izan zen. Beat belaunaldiko kide, harreman handia izan zuen Allen Ginsberg (bere maitalea), Gregory Corso, Jack Kerouac eta Herbert Huncke idazleekin. Hala ere, Burroghsen eragina mugimendu horretatik haratago joan zen, geroagoko kontrakulturaren adierazpen artistikoetan ere nabarmenduz. 1984ean Arte eta Letretako Estatubatuar Akademiako kide izendatu zuten.