Wolof herria | |
---|---|
Wolof etniako gambiar gaztea | |
Biztanleak guztira | |
6,4 milioi inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Senegal: 5.819.000[1] Gambia: 259.000[1] | |
Hizkuntza | |
Wolofera, frantsesa, ingelesa | |
Erlijioa | |
Gehienak musulman sunitak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Lebu, serer. |
Wolof herria[2] Mendebaldeko Afrikako talde etnolinguistikoa da, jatorria Senegal, Gambia, Mali eta Mauritanian duena. Biztanleriaren % 38,7 dira Senegalen[3]. Woloferaz, Niger-Kongo familiako Atlantiko mendebaldeko hizkuntzaz, mintzatzen dira eta nekazariak dira gehienbat. Ezagunak dira wolof emakumeen janzkera eta apaingarriak: ile orrazkera bitxiak, urrezko bitxi ugari eta oso jantzi ikusgarriak erabili ohi dituzte. Gehienak musulman sunitak dira.