Yom Kippurreko Gerra | |||
---|---|---|---|
Indar egipziarrak Suezko kanala gurutzatzen urriaren 7an. Israelgo defentsaren tankeak Suezko kanala gurutzatzen urriaren 17an, Egiptoren lurraldearen 1.600 km okupatu zituztelarik2 eta Cairotik 101 km-ra suetena sinatu eta gero.[1] | |||
Data | 1973ko urriaren 6tik 1973ko urriaren 26ra | ||
Lekua | Sinaiko penintsula, Golan eta Ekialde Ertainaren inguruko lurraldeak. | ||
Emaitza | Israelen garaipen estrategikoa | ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Yom Kippurreko Gerra (hebreeraz: מלחמת יום הכיפורים; Milkhemet Yom HaKipurim edo מלחמת יום כיפור, Milkhemet Yom Kipur; arabieraz: حرب أكتوبر; ħarb October edo حرب تشرين, ħarb Tishrin) edo 1973ko Arabiar Israeldar Gerra edo Arabiar-Israeldar Laugarren Gerra, Israelen eta Egipto nahiz Siria buru zituen arabiar nazioen koalizioaren arteko guda izan zen, urriaren 6tik 26ra burutua. Ramadaneko Gerra edo Urriko Gerra izena ere eman izan zaio.
Israel eta herrialde arabiarren artean konfrontazio armatu handia izan zen. eta azkeneko guda honek inflexio puntu handi bat suposatu zuen gatazkaren historian. Ezustean, Egiptok eta Siriak eraso militar bat jaurti zuten Israelen aurka urriaren 6an, erasotutako lurraldean festa erlijioso bat ospatzeko eguna zenean, Yom Kippur deitua.
Ustekabeko erasoak 1967ko Sei Eguneko Gerran galdutakoa berreskuratzeko asmoa zuen. Arabiar armadek aurrera egin zuten aurreko orduetan, baina 48 orduetara Israelek hartu zuen gerra-ekimena. Horrez gain, borrokak Golango gainetara ere zabaldu ziren, bertan siriarrek israeldarrak eraso zituztelarik. Galerak galera, konkistatutakoak Israelen menpe jarraitu zuen[2].