Yume (1990eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | 夢 |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, film dramatikoa eta zientzia-fikziozko filma |
Iraupena | 119 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Akira Kurosawa Ishirō Honda (en) |
Gidoigilea(k) | Akira Kurosawa |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Steven Spielberg |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Ekoizle eragilea | Steven Spielberg |
Edizioa | Akira Kurosawa |
Ekoizpen-diseinatzailea | Yoshirō Muraki (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Shin'ichirō Ikebe (en) |
Argazki-zuzendaria | Takao Saito (en) Masaharu Ueda (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Emi Wada (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Japonia |
Argumentu nagusia | ametsa, giza izaera eta natura |
Yume, japonieraz: '夢', ingelesez Akira Kurosawa's Dreams (euskaraz Ametsak edo Akira Kurosawaren Ametsak) 1990eko Akira Kurosawa japoniar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako errealismo magikozko film bat da. Akira Terao, Martin Scorsese, Chishū Ryū, Mieko Harada eta Mitsuko Baisho aktoreek antzeztu zuten.
45 urtetan Kurosawak gidoia idatzi zuen film bakarra izan zen, eta Ran filma egin eta bost urtera filmatu zen, George Lucas, Francis Ford Coppola eta Steven Spielberg zuzendarien laguntzaz eta Warner Bros. estatubatuar ekoiztetxearen babes ekonomikoaz.
Filma zortzi atal edo laburmetraiez osatua dago eta jorratzen dituzten gai nagusiak honakoak dira: haurtzaroa, espiritualitatea, artea, heriotza, hondamendi unibertsalak eta gizakien akatsak munduarekiko; atal guztiek alde literal bat eta alde metaforiko bat erakusten dute.
1990eko Cannesko Zinemaldian lehiaketaz kanpo proiektatu zen.