Zaha Hadid (arabieraz: زها حديد Zahā Ḥadīd; Bagdad, 1950eko urriaren 31 — Miami, 2016ko martxoaren 31) irakiar jatorriko arkitekto britainiar dekonstruktibista izan zen. Ordenagailuek eta informatika programek ematen duten aukera berriez ahalbidetzen da bere arkitektura hein handi batean, azalera eta egitura bihurrituz sortzen diren espazio berriak sortuz.
Euskal Herrian ezaguna egin da Durangoko Euskotrenen geltokia eraikitzeko lehiaketa irabazi eta Bilboko Zorrotzaurre auzoaren hirigintza plana egin zuelako.