Zelula zikloa edo ziklo zelularrazelula batean izaten diren gertaera saila da, zatiketa eta bikoizketa (erreplikazioa) eragiten dituena. Ziklo hau funtsezko prozesua da biziaren garapenean, organismo ororen ugalketaren oinarrian baitago, eta baita ere ilea, azala, odola eta barne organo batzuk berritzen diren prozesuan. Zelula guztiak lehendik dagoen beste zelula batetik bakarrik sortzen dira. Ziklo zelularra zelula berri bat agertzen den unean hasten da, zatitzen den beste zelula baten ondorengoa, eta zelula horrek, hurrengo zatiketaz, bi zelula alaba berri sortzen dituen unean amaitzen da.[1]
Eukariotoetan (animalia, landare, onddo eta zelula protistetan), ziklo zelularra bi fase nagusitan banatzen da: interfasea eta fase mitotikoa edo zatiketa fasea (M) (mitosia eta zitokinesia barne). Interfasean zehar, zelula hazi egiten da, mitosirako behar diren elikagaiak metatuz, eta bere DNA eta organulu batzuk bikoizten ditu. Fase mitotikoan, kromosoma, organulu eta zitoplasma erreplikatuak bi alaba zelula berrietan banatzen dira.[3]
Espezie eukariota plurizelularretan bi zelula mota bereiz ditzakegu:
Zelula diploideak: Kromosoma mota bakoitzeko bi ale dituzten zelulei deritzo, eta 2n bezalaxe irudikatzen dira, non n zelula batek dituen kromosoma kopurua den.
Zelula haploideak: Kromosoma mota bakoitzeko ale bakar bat dutenei deritze, n bezala irudikatzen dira.
Zelula diploideak izaki plurizelularren estrukturaren oinarri dira eta hau dela eta somatikoak deitzen zaie. Izaki plurizelularretan gametoak zelula haploideak dira, eta germinalak direla esaten da.[4]
Dualismo honetan oinarrituz bi ugalketa mota bereiz ditzakegu:
Kromosoma kopuru bereko zelulak sortarazten dituen banaketa, mitosia izeneko prozesu nuklearrarekin eta ugalketa asexualarekin lotuko diren zelulek ordea kromosoma mota bakoitzaren informazio erdia bakarrik jasoko dute eta honi esker indibiduo berri bat sortzeko gaitasuna edukiko dute; hau dela eta gameto izena jasotzen dute.urik dagoena.[5]
Kromosomen erdia dituzten zelulak sortarazten dituen banaketa, meiosia izeneko prozesu nuklearrarekin eta ugalketa sexualarekin loturik dagoena.[6]