Zenon Eleakoa

Zenon Eleakoa

Bizitza
JaiotzaEleac.K.a. 490
HeriotzaEleac.K.a. 430 (64/65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Parmenides
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, matematikaria eta idazlea
Lan nabarmenak
InfluentziakParmenides
Artikulu hau filosofo presokratikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zenon».

Zenon Eleakoa[1] (antzinako grezieraz: Ζήνων ó Ελεάτης, Zínon ó Eleátis; Elea, c.K.a. 490 - c.K.a. 430) eskola eleatikoko filosofo greziar bat izan zen. Gutxi ezagutzen da bere bizitzari buruz. Suda entziklopediaren arabera, bere bizitzaren gorenera (akme) 78. Olinpiadan (K.a. 468-465 urteak) heldu zen [2]. Platonen Parmenides lanean aipatzen da Parmenidesen jarraitzailea izan zela eta Atenasera lagundu zuela. Bertan, Zenonek dialektikaz jotzen zuen Parmenidesen teoriak arbuiatzen zituztenen aurka. Horrela, Parmenidesen ustezko monismoa defendatzearren [3], mugimendua eta izatearen pluraltasuna ukatzen duten paradoxengatik da ezaguna. Horrela, Zenon mundua homogeneoa eta bakarra izan behar zuela probatzen saiatu zen, eta espazioa ez zegoela elementu ez-jarraiez osatuta baizik eta unibertso osoa unitate bakar bat zela. Historian zehar gutxietsia izan bada ere, bere dialektika hitz-joko hutsa dela argudiatuz, filosofo modernoek, Bertrand Russell kasu, bere paradoxen sakontasuna goraipatu dute [4].

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Franco Volpi: Enciclopedia de obras de filosofía: Zenón de Elea, 2297. orrialdea.
  3. Zenon monista zela eta Parmenidesen jarraitzailea izan zela ordea eztabadaigarriak da. Ikus: (Gaztelaniaz) Jonathan Barnes: Los presocráticos, 281-282 orrialdeak.
  4. Jonathan Barnes: op. cit., 277. orrialdea.

Zenon Eleakoa

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne