Animaziozko film onenaren Oscar Saria Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzia Akademiak animaziozko film bozkatuenari ematen dion saria da. 2001ean eman zen lehen aldiz. Saria banatzeko gutxienez 8 animaziozko film aurkeztu behar izan dira urte horretan. 16 film hautagai baino gehiago egonez gero, 5 izendapen izanen lirateke. Bestela, 3 izendapen baino ez.