Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzia Akademiak urteko gizonezko aktore bozkatuenari ematen dion saria da. Izendapenak aktoreek baino ezin dituzte bozkatu, baina irabazleak akademiko guztien artean hautatzen dira.
Zerrenda hau ekoizpen urteka sailkatua da. Hau da, 1999ko gizonezko aktore onenari 2000ko zeremonian eman zioten Oscar. Irabazleak letra lodian agertzen dira. Daniel Day-Lewisek hiru aldiz irabazi du saria.