Zhivago doktorea До́ктор Жива́го | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Boris Pasternak (1957) |
Argitaratze-data | 1957 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Доктор Живаго |
Hizkuntza | errusiera |
Argitaletxea | Feltrinelli (en) eta Pantheon Books (en) |
Herrialdea | Errusia |
OCLC | 22707986 |
Euskaraz | |
Izenburua | Zhivago doktorea |
Zhivago doktorea (errusieraz Доктор Живаго, Doktor Zhivago) Boris Pasternakek idatzitako eleberri bat da, 1957an argitaratua. Hurrengo urtean egileak Literaturako Nobel Saria jaso zuen. Eleberriak bere protagonistaren izena hartzen du, Juri Zhivago, mediku eta olerkari idealista bat. Zhivago hitzak "bizitza" (жизнь) esan nahi duen errusierazko hitzaren erro bera du, eta hau da, hain zuzen ere, liburuko gairik garrantzitsuenetako bat. Bi emakumeren artean banatuta dagoen gizon baten istorioari buruzkoa da, 1917ko iraultzan eta honen ondoren etorri zen 1918tik 1920rarteko gerra zibilean girotua. Modu sakonagoan, eleberriak gizon baten sufrimendua erakusten du beti ezagutu izan duen bizitza bere kontroletik kanpo dauden indarrek eraldatzen dutenean. Liburua zinera egokitu zen 1965ean, David Leanek eginiko film baten eskutik. Zenbait aldiz telebistarako ere egokitu da.