Ziklo-kros

Artikulu hau Landan barna egiten den txirrindularien lasterketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kros (argipena)».
Elurretan zehar ziklo-kros lehiaketa, bizikleta sorbaldan harturik, oztopoak direla eta.

Ziklo-krosa[1] moldatutako errepideko bizikleta batez, errepidea, zelaiak eta hainbat oztopo zeharkatuz egiten den txirrindularitzako kirol-diziplina da. Hortaz, ziklo-krosa txirrindularitzaren espezialitate bat da, lur mota orotan burutzen dena, non lehiakideek oztopo jakin batzuk gainditu behar dituzten. Oro har, mendiko bizikleta baten ordez, eraldatutako errepideko bizikleta bat erabiltzen da. Lehiatzen den eremuan, belarra, lurra, legarra eta harea egon daitezke eta, hortaz, neguko eguraldia dela eta, gehienetan lokatza egon ohi da.

Bizikletak gurpil takodunak izaten ditu, aipaturiko azalera latz eta labainkorrak gainditzeko. Ziklo-kroseko denboraldiak urritik otsaila arte iraun ohi du eta lasterketak 60 minutukoak izaten dira, 2'5 eta 3 km tartean dituen zirkuitu bati itzuliak emanez. Esan bezala, zirkuituok errepidea eta zelaia izan behar dituzte, beti ere UCI erakundeak (Unite Cycliste Internationale) ezartzen dituen arauak kontuan hartuta. Honela, txirrindulariek gutxienez zirkuituaren % 90 bizikletaren gainean egiteko gai izan behar dute, bestela, lasterketa bertan behera geratzeko arriskua egon bailiteke.

Horretaz gain, ziklo-kroseko zirkuituak oztopoz osaturik egoten dira, gainditu daitezkeenak. Gainontzean, txirrindulariak bizikletatik jaitsi beharko du, bizikleta bizkarrean eramanez oztopoa gainditu arte. Bestalde, zirkuituaren zati bat egoera txarrean egongo balitz (ohikoa izaten dena), atletak, berriz ere, bizikleta sorbaldan jarri dezake.

Kirol-diziplina hau oso ezaguna da Europa iparraldean, eta Estatu Batuetan ere gailentzen hasia da. Hala ere, Belgika eta Herbehereak dira espezialitatean nagusitasun handien duten herrialdeak; bertan, ziklo-kroseko probek futbol partiden adinako ikusle-kopurua dute telebistan. Zirkuituaren laburtasunagatik eta naturan egiteagatik, ekitaldi ezin hobea da ikusleentzat.[2]

  1. «ziklo-kros», Euskaltzaindiaren Hiztegia.
  2. (Gaztelaniaz) «Todo lo que necesitas saber sobre el ciclocross» Red Bull (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).

Ziklo-kros

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne