Eguraldia |
---|
Zikloi tropikala behe-presio gune baten inguruan indar handiz biratzen den ekaitz-sistema da[1], tropikoetako itsasoetan sortu, eta haize bortitzak eta euri ugariak dituena. Indar eta kokapenaren arabera, zikloi tropikalak hainbat izen izan dezake: beheraldi tropikala, ekaitz tropikala, urakana[2] edo tifoia[3]. Izena egitura zikloiko eta jatorri tropikala izatetik datorkie.
Zikloiak erdiguneko ardatzaren inguruan biratzen dira, erloju orratzen kontra ipar hemisferioan, eta erloju orratzen arabera hego hemisferioan. Zikloi tropikalak udan eta udazkenean gertatzen dira, batez ere; 80-480 km bitarteko diametroa izan ohi dute eta indar handiko haizea (orduko 200 km-tik gora), eta euri jasa handiak dituzte ezaugarri nagusiak. Itsaso epelek igortzen duten beroagatik eta hezetasunagatik sortzen dira; gero kontinente aldera hedatzen dira eta hondamendi handiak eragiten dituzte kostaldean.