Zyklon B zianuroz egindako intsektizida marka erregistratu bat da.
IG Farben alemaniar konpainiak ekoitzi zuen, Bayer botika multinazionala eta beste bi alemaniar konpainiaren elkarketatik sortua. Bigarren Mundu Gerran, Alemania Naziak Holokaustoan jendea erailtzeko erabili izanagatik ospetsua da.