5S

5S Japonian sortutako enpresa-kudeaketa metodoa da. Izena ematen dioten bost hitzak, japonieraz ahoskatzen diren bezala gure grafiara aldatuko bagenitu, S letraz hasten diren bost hitz dira.

Ingelesez ere 5S letraz hasten diren 5 hitz erabili izan dira. 1. Sort, 2. Set in order, 3. Shine, 4. Standardize, 5. Sustain, hau da: 1. Sailkatu, 2. Ordenatu, 3. Distira, 4. Estandarizazioa, 5. Eutsi.

5S metodoa bost hatsarre sinple hauetan dago oinarritua:

  • Seiri (整理): Antolakuntza. Beharrezkoak ez direnak baztertu. Beharrezkoak sailkatu.
  • Seiton (整頓): Ordena. Beharrezkoak direnak ondo kokatu.
  • Seisō (清掃): Garbitasuna. Zikinkeria desagerrarazi.
  • Seiketsu (清潔): Estandarizazioa. Anomaliak markatu.
  • Shitsuke (躾): Diziplina. Hobetzeari ekin etengabe.

Izendapena

Azalpena

Helburu nagusia

Euskaraz

Japonieraz

Sailkatu, antolatu 整理, Seiri Baztertu lanerako beharrezkoak ez diren elementuak. Baztertzea lan egiteko eremutik beharrezkoa ez den guztia.
Ordenatu 整頓, Seiton Antolatu lanerako beharrezkoak diren elementuak, eskura eta ondo kokatuta egon daitezen. Antolatzea lantokia ahalik eta modurik efizienteenean.
Txukundu, garbitu 清掃, Seiso Garbitu zikinkeria. Hobetzea lantokiko eremu guztietako garbitasuna.
Estandarizatu 清潔, Seiketsu Markatu anomalia guztiak. Aurrea hartzea sortuko den desordenari eta zikinkeriari. Adostu arauak eta prozedurak etorkizuneko desordenak saihesteko.
Eutsi diziplinari (txukuntasunari eusteko behar den diziplinari) 躾, Shitsuke Eutsi etengabeko hobekuntza prozesuari. Sustatzea bide horretatik doazen ahaleginak.

5S

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne