Aaleniar | ||||
---|---|---|---|---|
Aaleniar | ||||
Kronologia | ||||
Hasiera | duela 174.100.000 urte | |||
Amaiera | duela 170.300.000 urte | |||
Honen parte da | Jurasiko Ertain eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) | |||
Etimologia | ||||
Honen izena darama | Aalen | |||
Urrezko iltzea | ||||
|
Aaleniarra Jurasikoaren barruko Malm garaiko lehenengo estaia da. Orain dela 175,6 ± 1,5 Ma hasi eta 171,6 Ma bukatu zen. Aurretik Toarciar estaia izan zen eta ondoren Bajociar estaia etorriko zen.
Aaleniarrak Alemaniako Aalen hiriaren izena darama. Aaleniarra Karl Mayer-Eymar geologo suitzarrak definitu zuen 1864an. Jatorriz, azpiko muga Jurasiko Beltzaren buztin ilunen eta Alemaniako hegoaldeko sekuentzia Jurasikoetako hareharriaren eta oolitaren artean zegoen. Aaleniarreko GSSP marka Fuentelsazen dago, Iberiar mendilerroan, Guadalajarako probintzia (Espainia), eta 2000. urtean ezarri zuten. Aaleniarrareen oinarria Leioceras opalinum ammonitarraren lehen agerpenaren arabera definitzen da[1].