Afrodisias | |
---|---|
![]() | |
Aphrodisias | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Turkiako probintzia | Aydin probintzia |
Turkiako barrutia | Karacasu |
Mahalle | Geyre |
Koordenatuak | 37°42′30″N 28°43′25″E / 37.7083°N 28.7236°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Afrodita |
Arkitektura | |
Azalera | 70,33 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 1519-001 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Afrodisias (antzinako grezieraz: Ἀφροδισιάς, Aphrodisiás) Kariako antzinako greziar hiri txiki bat izan zen. Gaur egun, egungo Turkiako Geyre herrixkatik gertu dago, 230 kilometro ingurura İzmirretik hego-ekialdera eta 100 kilometro ingurura Egeo itsasoko kostaldetik.
Afrodisiasek, bere izena, Afroditatik jasotzen du, bere tenpluan bizi zen maitasunaren jainkosa greziarretik. Suda bizantziar kodizearen arabera, Afrodisias izan aurretik, hiriak beste hiru izen izan zituen: Lelegeen hiria (antzinako grezieraz: Λελέγων πόλις, Lelégōn Pólis),[1], Hiri Handia (antzinako grezieraz: Μεγάλη Πόλις, Megálē Pólis) eta Ninoe (antzinako grezieraz: Νινόη, Ninóē).
640. urte inguruan, antzinaro berantiarrean, hiriak Estauropoli (antzinako grezieraz: Σταυρούπολις , Stauroúpolis) edo "gurutzearen hiria" izena jaso zuen.[2]