Aho-uhala uhal mehea da, zaldi-azienden ahora lotzen dena, eta zaldizkoak montura helduta edukitzeko eta gidatzeko baliatzen duena. Larruzkoa edo, modernoki, ehun artifizialez egindakoa izaten da.[1] Gurdi gidariek ere erabiltzen dituzte orga abereak gobernatzeko.