Alfa-fetoproteina[5] (AFP) proteina bat da, normalean fetuan bere garapenean bakarrik sortzen dena. Helduetan agertzen denean, tumore-markatzaile gisa balio dezake. Likido amniotikoan AFP maila altuak agertzen badira, fetuaren garapenean akats bat dagoela adieraz daiteke. Normalean aholku genetikoa ematen da AFPren ohiko proba bat positiboa bada.
Alfa-fetoproteina maila normalak oso baxuak dira odol-plasman, nahiz eta haurdunaldian apur bat areagotu daitezkeen. Mailak handiagoak badira, prozesu patologiko baten sintoma izan daiteke.
- ↑ a b c GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000081051 - Ensembl, May 2017
- ↑ a b c GRCm38: Ensembl release 89: ENSMUSG00000054932 – Ensembl, May 2017
- ↑ Human PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.
- ↑ Mouse PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.
- ↑ Euskalterm: [Onkologia Hiztegia] [2015]