Astronomian, analema (grezieratik: ἀνάλημμα, "eguzki-erlojuaren idulkia") zeruko gorputz batek (normalean Eguzkiak) zeruaren esferan duen batez besteko posiziotik aldentzen denean osatzen duen kurba da. Gehienetan, terminoa Eguzkiak urtean zehar betetzen dituen posizioek zeruan marrazten duten irudia izendatzeko erabiltzen da.
Kurbak zortzi zenbaki etzanaren forma dauka, Eguzkiaren kasurako, eta Lurretik behatzen bada. Eguzkia beste planeta batzuetatik behatuz gero, formaren itxura beste bat da.