Bagad delakoa Bretainiako usadioko musika talde bat da. Normalki musikari ugariz eta lau sailetan osaturik dago: binioù braz o bras (biniou gaita), bonbarda, kaxa eta perkusioa. Bagad horren neurriaren arabera, kaxak eta perkusioa sail bakarrean elkartu litezke.