Frantzian, banlieue (bɑ̃ljø ahoskatua) hiri handien aldiri bat da. Banlieue hauek barruti administratibotan banaturik daude baina berez ez dira hiriaren barnean. Adibidez, Parisko Metropoliaren biztanleriaren %80a Paristik at bizi da. Aldiri hauek klase askotakoak izan daitezke: Versailles, Le Vésinet, Maisons-Laffitte edo Neuilly-sur-Seine goi mailako klasekoak dira; Clichy-sous-Bois, Bondy edo Corbeil-Essonnes, berriz, langile-klasekoak. 1970eko hamarkadatik aurrera, banlieue hitza HLMren baliokide bilakatu da, etorkinen auzoak txirotasun-tranpa bilakaturik.[1]