Bihotz-transplantea organo horren gutxiegitasun terminala duen paziente bati egindako transplantea da, hildako emaile batengandik edo animalia batetik lortutako organoak edo bihotz artifizialak erabilita. Gaixotasun eta ahuldu bihotz batek bihotz osasuntsuago bat ordezkatzen duen ebakuntza da. Bihotzaren transplantea, oro har, sendagaiarekin edo beste kontsultategi batzuekin nahikoa hobetu ez den jendearentzako tratamendua da.
Bi mota nagusi ezberdintzen dira organo berria toki anatomiko normalean ipiniz gero (ortotopikoa) edo ez (heterotopikoa), lehenengo kasua sarriagotan gertatzen delarik. Bihotzeko kirurgia arlo honetan diharduen espezialitatea da.
1967ko abenduan Christiaan Barnardek lehen bihotz-transplantea egin zuen Groote Schuur ospitalean, Lurmutur Hirian (Hegoafrika), eta ordutik 1998 arte 48.541 transplante ortotopiko egin zituztela mundu osoan kalkulatzen da. Gaur egun mundu mailan 3.500 bihotz inguru transplantatzen dira urtero. Euskal Herrian ez dago teknika konplexu hau egiten duen zentrorik, Valdecillako ospitalea (Santander) izanda gertuena.
Batez besteko biziraupena %75ekoa da lehenengo urtean eta 5 urtetara jaisten da %60ra. Errefusa prebenitzeko gehien erabiltzen diren immunosupresoreak ziklosporina, azatioprina eta kortikosteroideak dira.