Bioinprimatzea gizaki eta animalien ehun anatomikoak 3D inprimatze-prozesuaren bitartez sortzea da. Gaixoaren berezko zelulekin organo funtzionalak sortzea da fabrikazio-prozesu honen ezaugarri bereizgarriena. Bioinprimatzeak hainbat arlo lantzen ditu bere baitan: biologia, biomaterialak eta 3D inprimatzea.