Bolardoa errepideak edo kaleetan oinezkoen eremuak bereizteko erabiltzen den metalezko zutoina da; metal ohikoenak aluminioa, altzairu herdoilgaitza edo burdina dira, baina beste material batzuk ere erabiltzen dira. Lurrera lotuta egoten dira, eta ibilgailuak igarotzea edo aparkatzea ekiditeko erabiltzen dira. Orobat, zenbait dendaren aurrean ere egon ohi dira, auto batekin erakusleihoko beira apurtuz lapurtzea ekiditeko.
Bolardo batzuk, finkoak izan beharrean, mugikorrak izaten dira; lurpera sar daitezke, ibilgailuen pasaera errazteko. Beste batzuetan, semaforoen argiak ere izaten dituzte, oinezko guneetako ibilgailuen eta oinezkoan pasaera erregulatzeko.