Chinampa kanaberaz egindako inguraketa edo hesia da, antzinako mesoamerikar nekazaritza eta lurralde hedakuntza metodoa. Teknika hau tolteken garaian hasi zen eta XVI. mendean ia Xochimilco aintzira osoa okupatu zuen eta beste teknikekin konbinatuak biztanleria handia elikatu zen. Chinamparen sistema garapena Texcoco aintziraren ezaugarri bereziei esker gertagarri izan zen sakon urria eta lohitsua zenez bide apropos izan zen bere praktika aurrera eramateko.