Ekopraxia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | echophenomenon (en) |
Identifikatzaileak |
Ekopraxia hiztunaren solaskide batek edo hiztunari begira dagoen norbaitek egiten dituen keinuak hiztunak modu mimetikoan errepikatzea da; horretarako inolako agindurik edo premiarik egon gabe errepikatzen ditu keinuak hiztunak. Garuneko lobulu frontalen funtzionamendua hondatzen denean agertzen da.[1] Lotura estua du ekolaliarekin, beste pertsona bati entzundako hitzak edo hotsak nahi gabe errepikatzearekin.
Tik bat bezala hartzen den arren, pertsona autista batzuen, Touretteren sindromea, Ganserren sindromea, eskizofrenia (bereziki katatonia)[2], depresio kliniko mota batzuk eta nahasmendu neurologiko batzuk dituzten portaeren ezaugarri bat da.