Epilimniona[1] ur-masa termikoki estratifikatuetan, termoklinaren gainean kokatutako ur-geruza da, orokorrean hipolimniona baino finagoa izaten dena eta ur epelagoa eta dentsitate txikiagokoa izaten duena.[2] Atmosferako faktoreen eragin handiena jasotzen duen geruza da, hala nola eguzki-erradiazioa, haizea, lurruntzea, eta abar. Etendura termiko handieneko geruzaren gainetik eta hipolimnion geruzaren gainetik kokatzen da.[3]
Gainazalean egon ohi dira nahasteak, turbulentzia bidez, haizearen kontura. Halaber, gas disolbatuak (adibidez, O2 eta CO2) eta atmosfera trukatu daitezke. Geruza horrek eguzki-erradiazio handiena jasotzen duenez, fitoplanktona ere geruza horretan dago, eta organismo horiek eguzki-argia behar dute metabolismorako. Hazten eta ugaltzen direnean, uretatik nutrienteak lortzen dituzte, eta, hiltzean, hipolimnionera jaisten dira, geruza horretan mantenugaiak kargatuz.