Epizootia[1] animalia-kopuru handi bati modu bizkorrean erasaten dion gaixotasun kutsakorra da, herrialde osora edo are kontinente osora ere berehala hedatzen dena. Gizakien arteko epidemiaren kidekoa da.[2] Terminoa nahiko zaharkiturik dago eta egun epidemia erabiltzen dute.
Gaixotasun hauek kontrolatzeko Epizootien Nazioarteko Bulegoa (OIE) sortu zuten.