Errogatiba edo errogazioa,[oh 1] katolizismoan, ageriko otoitza da, Jainkoari premiazko behar bat eskatzeko egiten dena.[1] Otoitzaldi eta prozesioak izaten dira, eliza barnean edo kanpoan egiten direnak, penitentzia modura eta nekazaritzarako mesede eske.[2]
Urtean bitan izaten dira: errogatiba nagusiak San Markoren jaian, apirilaren 25ean, eta errogatiba txikiak Igokunde aurreko hiru egunetan. Gainera, era berezian, aita santuak eta gotzainek urteko edozein sasoitan agindu ditzakete, zoritxar edo premia larrien kasuan.[2]
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found