Galvarino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Talde etnikoa | Maputxea |
Heriotza | 1557ko azaroaren 30a (egutegi gregorianoa) (67 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Mapudunguna |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Galvarino edo Calhuarëngo (?-1557ko azaroak 30) Lautaroren (1534-1557) armadako gerlari maputxe bat izan zen. Bere bizitzari buruzko daturik apenas ezagutzen den arren, Galvarino maputxeen kazikerik garrantzitsuenetako bat izan zen. Heroi moduan borrokatu zuen García Hurtado de Mendoza gobernariaren espainiar armadaren aurka eta Araucoko Gerrako Lagunillasko guduan harrapatua izan zen, Biobío ibaiaren ondoan.
Eskarmentu bezala, eskuak moztu zizkioten, gertaera hau Alonso Ertzilla olerkariak (1533-1594) La Araucana lanean kontatzen duelarik, ekintza honen ondoren, hil zezaten "horren mespretxu eta ezinikusiarekin burua luzatu eta lepoa jarri zuelarik", baina barkatua izan zen eta bereekin itzuli zen, mendekatuko zela zin eginez. Elezaharrak dioenez, moztutako bere eskuen tokian lantzak jarri zituen, eta suminez eta harrokeriaz araukaniarren artean jada oso handia zen espainiarren aurkako gorrotoa sustatu zuen.