Gurenera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 715.000[1] |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) Volta–Kongo hizkuntzak Gur (en) Oti–Volta (en) | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | gur |
Ethnologue | gur |
Glottolog | fare1241 |
IETF | gur |
Gurenɛ hizkuntza, gurenera, (frafra edo farefari hizkuntzetako bat) Ghanako iparraldeko gurene herriaren hizkuntza da, bereziki Ghanako Goi Ekialdekoa eta Burkina Fasoko hegoaldekoa. Fafra hizkuntzen dialekto nagusitzat ere jo izan da. Ghanako hizkuntza nazionala da, eta lotura estua du Dagbanirekin eta Ghanako iparraldeko beste hizkuntza batzuekin, eta Mossi hizkuntzarekin ere badu zerikusia, Mooré izenez ere ezaguna, Burkina Fasoko hizkuntza nazionalarekin. Ghanako hizkuntzen artean Dagbani hizkuntza da hiztun gehien dauzkana.
Frafra hizkuntzak, gurene hizkuntzak hiru dialekto nagusi ditu: gurenɛ (aldaera batzuekin ere idazten dena gurunɛ, gudenne, gurenne, gudeni, zuadeni); nankani (naane, nankanse, ninkare aldaerekin ere idatzia) eta boone dialektoa. Nabit eta Talni hizkuntzak frafraren dialektoak direla idatzi da inoiz baina hizkuntzalariek kontrakoa uste dute.[2]