Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Hanukia

Zilarrezko menora bat.

Hanukako menora edo hanukia (hebreeraz: מנורת חנוכה‎menorat hanuka, plurala menorot; yiddishez: חנוכּה לאָמפּ‎ khanike lomp, literalki Hanukako argia) bederatzi adar dituen argimutil bat da, Hanukak irauten dituen zortzi eguneko ospakizunean pizten dena. Antzinako Tenpluan pizten zen argimutilak zazpi adar zituen eta gaur egun sinbolo gisa erabiltzen da.

Hanukako gau bakoitzean adar berri bat pizten da. Bederatzigarrenari xamax ("laguntzailea" edo "zerbitzaria") izena ematen zaio, eta beste kandela guztiak pizteko erabiltzen den kandela bertan jartzen da. Koxer izateko xamaxa beste zortzi kandelekiko plano ezberdinean egon behar da, altuago edo baxuago, baina iritzi ezberdinak daude menora bateko argiak lerro zuzenean edo kurban jar daitekeenari buruz.

Menora juduen arte zeremonialeko objekturik ohikoena da. Zazpi adarreko menora eta Daviden izarra judaismoaren ikur tradizionalak dira. Unicoden ere agertzen da sinboloa (🕎), beste sinbolo erlijioso batzuekin batera.


Previous Page Next Page






Ханукия Bulgarian Hanoukia BR Hanukkiyyà Catalan Chanukija Czech Chanukkia German Hanukkah menorah English Januquiá Spanish منورا (حنوکیا) FA Hanoukkia French חנוכייה HE

Responsive image

Responsive image