Klebsiella | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Enterobacterales |
Familia | Enterobacteriaceae |
Generoa | Klebsiella |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Klebsiella generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo txikiak direnak (kokobaziloak). Enterobacteriaceae familia barnean sailkatuta daude. Anaerobio fakultatiboak dira eta ez dute esporarik sortzen. Ez dira mugikorrak (flagelorik ez).
Genero honetan 14 espezie daude, batzuk aske biziz (lurzoruan, uretan...) eta beste batzuk animalia eta gizakiaren barnean (saprofito edo patogeno moduan). Badaude oportunistak ere.
Genero honetako ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:
Klebsiella-k, Enterobacter, Citrobacter eta Escherichiarekin batera bakterio koliformeen multzoa osatzen du. Koliformeak hestean bizi diren bakterioak dira, ezaugarri biokimiko amankomunak dituztenak eta garrantzi handikoak ingurugiro-mikrobiologian, kutsadura fekalaren adierazleak baitira.
Klebsiella batzuek berezko ezaugarria dute, bakterioen artean oso ohikoa ez dena: horma zelularraren gaineko kapsula. Kapsula horrek bakterioaren birulentzia areagotzen du, leukozitoen fagozitosia eragozten baitu. Espezie kapsuladunen artean Klebsiella pneumoniae da aipagarriena.
Genero honetako bakterio batzuek oso ohikoa ez den beste ezaugarri biokimikoa ere badute: nitrogeno atmosferikoa finkatzeko gai dira.