Lamelofonoa musika tresna mota bat da, xafla edo mihi mehe batzuen bibrazioaren bitartez soinua ateratzen duena. Mihiak metalezkoak edo egurrezkoak izan daitezke, eta hatz puntekin sakatuz jotzen dira.[1] Musugitarra eta hego-ekialdeko Afrikako mbira dira lamelofonoak.