Musika-kopak | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | sets of friction vessels (en) ![]() |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 133.2 |
Musika-kopak edo kopa musikalak musika tresna melodiko idiofono bat dira. Instrumentu honek beirazko kopa multzo batez osatuta dago, bakoitza urez beteta maila ezberdinetan, musika nota desberdinak lortzeko. Kopen ertzak hatzekin igurtziz jotzen da. Tresna oso ezaguna zen XVIII. mendean, eta Richard Pockrich irlandarra (ca. 1695-1759) bere asmatzaile eta lehen birtuosotzat hartzen da. [1] Anne Ford ingelesak (1737 - 1824), bere ikaslea, jotzeko lehen argibideak argitaratu zituen. [2]