Proteoma une eta egoera jakin batean zelula, ehun edo organismo baten genomatik abiatuta adierazten diren edo adieraz daitezkeen proteinen multzoa da. Termino hori 1994an erabili zuen lehen aldiz Marc Wilkinsek, genoma batek kodetutako proteinen guztizkoari erreferentzia egiteko[1], eta hainbat eskalatan aplikatu izan da sistema biologikoetan. Proteoma aztertzen duen zientziari proteomika deritzo.