Pultsometroa, taupada neurgailua edo bihotz erritmoaren neurgailua pertsona baten bihotz taupaden maiztasuna denbora errealean neurtzeko gailu elektronikoa da. Pultsometroa ahalegin fisikoa momentuan neurtzeko erabili daiteke, eta beraz gailu hauek erabiltzea kirol jarduerari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko baliagarriak dira.