Surimi | |
---|---|
arrain ore, ganba-pasta eta plater prestatu | |
Materialak | arrain xerra |
Osagaiak | arrain xerra |
Historia | |
Jatorria | Japonia |
Surimi (japonieraz 擂り身 / すり身, "haragi xehetu") arrain zuriz edo beste haragiz egindako orea da, jatorriz Japoniako. Halaber, ore hori osagai nagusitzat duen Asia ekialdeko edozein jaki izan daiteke. Itxura, forma eta ehundura askotan aurki daiteke, eta usu beste jaki batzuen antza izateko erabiltzen da, hala nola otarrainak, karramarroak eta aingirak. 1990eko hamarkadatik aurrera Euskal gastronomian angulak ordezkatzeko gulak ekoizteko erabiltzen da.
Arrain xerrak behin eta berriz xehetu eta uraz garbitzen dira, azkenean ore gelatinatsu moduko bat gelditu arte, ore horri almidoia, arrautz zuringoa, gatza eta landare-olioa, sorbitola, azukrea, soja proteinak eta beste zenbait osagai gehitzen zaizkio. Behin ekoiztuta, paketatua eta izoztua da.