Txirimia

Txirimia bat.

Txirimia edo xaramela oboearen familiako antzinako musikako eta herri-musikako instrumentuen izen generikoa da. Mihi bikoitzekoak dira, giltzarik gabeak izaten dira, eta kanpai-formako pabiloia izaten dute. Europan, XIII-XVII. mende bitartean erabili ziren, eta herri-musikan iraun dute gaur arte. Munduko herri askotan erabiltzen dira. Familia honetakoak dira, funtsean, dultzaina, txanbela edo bonbarda.[1]

Ekialde Hurbilean, ziur asko duela 2000 urte, erabiltzen zuten eta Europan Gurutzadetan zehar sartu zituzten.

  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Txirimia

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne